Aurkezpena
2023ko Asteklimaren egitarauan bizikletarako oinarrizko mekanika ikastaroak antolatu ditugu Tolosaldeko zein herritan ( Berastegi, Altzo, Asteasu, Billabona, Tolosa, Irura eta Amezketa. Ekintza hauen koordinatzailea Tolosaldea Garatzen izan da eta Zumardia elkartea ikastaroak eman dituena. Irailaren 22-29 bitartean ospatu dira gozez edo arratsaldez, jasoleen beharren arabera eta bakoitzaren bi orduko iraupenarekin.
Helburuak
Ikastaroen helburu nagusia oinarrizko mekanika jakintza batzuk eskuratzea da. Ergonomia eta segurtasun arloak ere lantzen dira bizikletaren erabilera eroso eta seguru bat lortze aldera. Zeharkako helburuen artean:
Mugikortasun jasangarri baten aldeko apustua bultzatzen da.
Konponketaren bidez, aldagaien berrerabilpena eta kontsumo arduratsu baten irizpideak azaldu.
Bizikletaren errespetuzko erabilera bultzatu, zirkulazio eta bizikidetza arauak errespetatuz.
Ikaslearen ahalduntzea lortu nahi da bere bizikletako matxura arruntenak konponduz.
Edukia
Ikastaroen edukia hiru ataletan banatzen da:
- Ergonomia: Bizikletaren jesaulki, balazta eldulekuen eta tijaren ajusteak erabilera eroso eta egokia lortzeko.
- Segurtasuna: Erabilera seguru bat izateko jarraitu beharreko irizpideak eta behar diren konponenteak.
- Mekanika: Bizikletaren mantenu orokorra egiten ikasi eta matxura arruntenak sortzen diren garaian jakin beharrekoak (gurpilaren zulaketak/aldaketa, balaztaren konponketa/aldaketa, kanbioaren ajustea).