Gurpilgunea
Gurpilgunea Zumardia elkarteko ekimena da. Bertan, bizikletak berreskuratu, biziberritu eta berrerabiltzen dira, ondoren, elkartasuna eta mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin. Hortaz gain, tailer ireki bat ere bada, nahi duzuenok zuen bizikletaren mantenua eta konponketak egiten ikasteko.