Kaixo!
Dagoeneko bukatu dugu bizikletan ibiltzen ikasteko emakumeen 3. ikastaroa. Maiatzaren 15etik 26ra luzatu da eta 10 parte-hartzaile izan ditugu. Oraingoan, Zumardia Handia parkean burutu da ikastaroa, Gurpilgunea egoitzaren kokapena eta eremu zabal eta lasai honek ematen dizkigun aukerak probestuz. Ikasketei jarraipena emateko, datozten ostegun eta ostiraletan, Gurpilgunea zabalik dagoela probestuz, zenbait ikaslek bere kabuz emango diote jarraipena ikasitakoari eta praktikatzen jarraitzeko gelditu dira.
Zumardia elkartetik balorazio positiboa egiten dugu ekimen honi dagokionez. Bigarren ikastaroarekin alderatuta partehartzea murriztu den arren, ikasleek dakarten ilusioa eta borondatea 4. ikastaro bat antolatzera animatzen gaitu. Laster emango dugu daten berri!
Besterik gabe, agur bero bat.